XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
hiztegien tamaina handitu ahala nolabaiteko askatasuna, fisikoa baino ez bazen ere, lortu zuten arren, lotura hori buruan zuten, inolako ezpairik gabe, gramatika eta hiztegigileek duela ez gehiegi arte
Kontu zehatzagoetara joaz, ez da ahaztu behar Lardizabal honetan gramatika-hiztegigile euskal tradizio zegoenekoz luze xamar baten partaidetzat azaltzen zaigula: Larramendi, Mogel (gramatikari buruzko berriak egiazkoak balira), Añibarro, Zabala... eta Iturriaga, Iparraldekoak aipatu gabe.
Baina balegoke kasu honetan tradizioaz gaineko zertxobait oinarrian: damurik, ikerketaren egoerak aske dabiltzan xehetasun zenbaiten loturaz atera daitekeen zirriborroa egitea besterik ez digu uzten, hipotesi, zalantza eta ikerbide zenbait azaleratuaz.
Honela uler bedi, eta ez inondik ere azken hitzat, ondoren datorrena, bada.
Gure ustez, Aldundiaren enkargua, Iturriagak harrotu zuen giroaren ume da eta zuzenean edo zeharka haren egitasmoaren jarraipen zuzena, Aldundiak, hau hil ondoren, bere gain nola edo zergatik hartu zuen ilunpetan geratzen bazaigu ere oraingoz.
Ikusita dugu dagoenekoz Iturriaga Aldundiaren euskal arazoetan aholkulari gisa;
bera zen, inolako dudarik gabe, mila zortzireun da hogeitamar-berrogeietako hamarkadetan, bada, hurrengo hamarkada erdira arte Lardizabali egotzi zioten kargua bere zuena, eta bada honetan bermatzen gaituen xehetasun gehiago:
Jakina denez